Enborra | “Teknologia eguneroko bizitzaren gidari” -Joseba Fernández de Landa-
Asko aldatu dira gauzak azkenengo 20 urteetan; komunikazioaren arloan, zer esanik ez. Lagunekin harremanetan jartzeko tinbrea jotzen genuen, telefono fijora deitu, eta aurrerago, Messengera edo Tuentia erabili. Baina azkenean, berehalakotasuna (onerako eta txarrerako) eskatzen duten smartphoneak. Garapen hori aztertu dugu bi astetik behin ARABA HIZPIDEn Enborra atalean Joseba Fernández de Landarekin egiten dugun kolaborazioan.
Gaia hobeto ulertzeko, pantailara begira jarri gara kolaborazioarekin amaitzeko. Black Mirror telesailaren kokapena egin digu Fernández de Landak, baina pilula gorrien hausnarketarekin amaitu dugu: “Matrix” pelikula.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!