Emilio Lopez Adan “Beltza” (Borroka Armatua Euskadin): “ETAn amestu dute negoziaketa behartuko dutela kasik azken eguna arte, analisi estrategikoa zena bilakatu da ameskeria eta ideologia”
Borroka armatuaren zilegitasunaz, ETAren bilakaeraz, errepresioaz eta indar harremaez hausnartzen.
Martxoaren 3an aurkeztu zuen Emilio Lopez Adanek “Borroka armatua Euskadin” liburua, 3 ataletan banatua. Bertan, Euskal Herrian borroka armatua erabili zuten antolakunde ezberdinen ekintza guztiak jaso nahi izan ditu, gertatu ziren bezala, objetibotasunez lantzeko asmoarekin.
Liburua aitzaki hartuta, borroka armatuaren inguruan hitz egin dugu Lopez Adan “Beltzarekin”. Zilegitasuna lortu eta galtzeaz, ETAren praktikak eta herri babesak izandako gainbeheraz, negoziazio estrategiez eta beste hainbat konturi buruz hitz egin digu, begirada kritikoarekin eta esperientziatik.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Emilio Lopez Adan "Beltza" (Borroka Armatua Euskadin): "ETAn amestu dute negoziaketa behartuko dutela kasik azken eguna arte, analisi estrategikoa zena bilakatu da ameskeria eta ideologia"00:51:56
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!