Emakume batek salatu du bortxatu egin zutela asteburuan Gasteizen
Emakume batek salatu du bortxatu egin zutela Gasteizen larunbat goizaldean, etxerako bidean.
Hainbat hedabideren arabera, emakumeak Udaltzaingoaren polizia-etxean jarri zuen salaketa. Txagorritxu ospitalean azterketa egin eta “sexu eraso batekin bateragarriak izan zitezkeen sintomak” identifikatu zizkioten erasotuari.
Badirudi, lehen hipotesien arabera, erasotzaileak edo erasotzaile taldeak pentsio batera eraman zuela emakumea, ia konorterik gabe zegoela.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!