Elkartasun Txokoa aurkeztu du Judimendiko Batuta Sareak, auzokideenzako “erreminta berria”
Elikadura, zaintza, etxebizitza edota energia bezalako problematikei modu indibidualean heltzeko joera irauli eta "gatazka horiek kolektibizatzeko urratsak ematea" da dinamikaren bultzatzaileen helburua.
Hilabeteko azken ostegunetan egin ohi duten bezala, auzo-asanblada egin zuten atzo Judimendin, Batuta Elkartasun Sareak deituta. Bilera hori baliatu zuten Batuta-ko kideek martxan jarri duten auzokideentzako “erraminta berria” aurkezteko. Elkartasun Txokoa deitu diote eta auzoko herritarrek egunerokoan sufritzen dituzten gabeziak modu indibidualean ulertzeari utzita, kolektiboki lantzeko urratsak emateko tresna izatea dute helburu.
“Akonpainamendurako eta elkar-zaintzarako espazioa izango da, betiere elkartasun horizontalean oinarrituko dena”, azaldu dute priektuaren bultzatzaileek. Argi utzi nahi izan dute dimanikaren sustatzaileak ez direla “gizarte-zerbitzuetako langileak”, elkarren arazoak elkarrekin “konpontzeko eta borrokatzeko prozesuan ondoan egon nahi duten” bizilagunak baizik.
Zehazki, elikadura, zaintza, etxebizitza, harremanak edota energia bezalako problematikekin topo egitea aurreikusten dute, eta horien inguruan “elkarrekin hausnartzea” eta “irtenbideak elkarrekin pentsatu eta martxan jartzea” da proiektuaren helburua.
Hiru hilabete eman dituzte lanean Elkartasun Txokoa martxan jartzeko. Bide horretan, hainbat eragilerekin egin dute harremana; besteak beste, udaletxeko oinarrizko gizarte-zerbitzuko langileekin edota beste auzoetako herri-mugimenduekin.
Elkartasun Txokoaren funtzionamendua
Judimendiko Cola i Goiti kalean dute espazioa (Auzo Elkartearen lokaletan). Ostegunero izango dira bertan 17:00etatik 19:00ak arte.
Horretaz gain, kontakturako helbide elektronikoa (elkartasuntxokoa@gmail.com) eta telefonoa (641805458) jarri dituzte eskuragarri.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!