Elkarretaratzea egin zuten atzo Arabako erresidentzietako langileek
Erresidentzia pribatuetako langileek elkarretaratzea egin zuten atzo Probintzia Plazan sektoreak bizi duen prekarizazioa salatzeko. Lan baldintza txarrek erresidentziako erabiltzaileek jasotzen duten zaintza kaltetzen dutela adierazi zuten.
Sketoreak bizi duen prekarizazioa salatzeko elkarretaratzea egin zuten Arabako hirugarren adineko erresidentzia pribatuetako langileak ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deituta.
Araban ez dago lan hitzarmenik, langileek 1.000 euro baino gutxiago kobratzen dute hilabetean eta 1.792 ordu egiten dituzte lan urtean. Halaber, horretarako titulaziorik ez izan arren erizaintza, garbitzaile edota sukaldari lanak egitera behartuta daudela salatu zuten.
Lan baldintza hauek erresidentzietako erabiltzaileengan eragin zuzena duetela adierazi zuten atzoko elkarretaratzean eta, ondorioz, ez dutela «merezi duten kalitatzeko harreta jasotzen» adierazi zuten atzoko elkarretaratzean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!