Elkarretaratzea egin dute Mendiolan, herrian emandako eraso matxista salatzeko
Igande egunsentian eraso matxista bat egin zen Mendiolan, eta herritarrek elkarretaratzea egin zuten astelehenean, jazotakoa salatzeko.
Elkarretaratzea egin zuten astelehenean Mendiolako herritarrek Etxe Zahar aurreko plazan, igande goizaldean herrian emandako eraso matxista salatzeko. Horrelako erasorik onartuko ez dutela “argi eta ozen” esan nahi izan zuten, jazotakoa arbuiatzeaz gain.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!