Ekonomia| Nissan, J.R. Ralloren proposamena eta turismoa
Ostegunero bezala, ekonomia gaiei buruz aritu gara Ekai Centerreko Adrian Zelaiarekin.
Gaurko kolaborazioan, lehenik eta behin, Nissan enpresak Bartzelonan daukan lantegiaren inguruan hitz egin du. Ondotik, Juan Ramón Rallok egindako adierazpenak azaldu ditu, zeinak covid-ari aurre egiteko soldatak jeistea proposatu duen. Akitzeko, turismoaren egoeraren inguruko hainbat datu eman ditu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!