Ekialde Hurbileko Geopolitika Zikloa – Turkia, OTAN eta Ardatz Inperialista
Siriako Gerra ulertzeko Geopolitika Zikloa Gorka Menendezekin.
Ekialde Hurbileko Geopolitika Zikloarekin jarraituz, laugarren atala aurkezten dugu gaur. Iran eta ardatz anti-inperialistaren papera ezagutu eta gero, atal berri honetan mendebaldeko indarren ardatzaz hitz egingo dugu. Horretarako Turkiaren papera aztertuko dugu NATOk ekialde hurbilean daukan potentzia nagusiena den heinean. Turkia, NATO eta ardatz inperialistaren papera aztertuko dugu, beti bezala, Gorka Menendezen laguntzarekin.
Hurrengo atalean Kurdistanen papera aztertuko dugu eta horrela gako gehienak mahai gainean izango ditugu, ziklo honen azken saioan Siriako Gerra ulertu ahal izateko.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!