Ekialde Hurbileko Geopolitika Zikloa – Inperio Otomandarra, Sozialismo arabiarra eta Monarkia islamikoak
Ekialde Hurbileko Geopolitikari buruzko zikloaren bigarren atala argitaratu dugu Hizpidean. Kasu honetan, gaur egungo mapa politikoa ulertzeko gako batzuk eman dizkigu Gorka Menendezek.
Gaur egungo banaketaren jatorria ulertzeko, Inperio Otomandarraren gainbeheratik hasi gara eta ondoren ekialde hurbileko herrialde arabiarretan izandako tendentzia nagusiak aztertu ditugu. Alde batetik, sozialismo arabiarrean eta panarabismoan sakondu nahi izan zuten herrialdeak aipatu ditugu (Egipto, Siria, Irak…) eta hauek izandako bilakaera azaldu digu Gorkak. Bestalde, Monarkia arabiar Islamikoen tendentzia aipatu digu, eta herrialde hauek zonaldearen geopolitikan daukaten eraginaz hitz egin dugu, besteak beste.
Datorren hilabeteab, OTAN eta ardatz inperialista landuko ditugu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ekialde Hurbileko Geopolitika Zikloa - Inperio Otomandarra, Sozialismo arabiarra eta Monarkia islamikoak??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!