Ekain Jiménez (Mahaia elkartea): “Mozio honen ostean, udalarekin abiapuntu berri bat jarri dugu martxan”
Bertako kultura sustatzeko 320.000 € bideratzea onartu du Udalak, Mahaiaren ekimenez. Ekain Jimenez Mahaia elkarteko kidea da eta oso pozik agertu da erabakiarekin. Gasteizko Udalarekin harremanak sendotu dituzte mozioa onartu ahal izateko eta hau, abiapuntu berri bat da Mahaiaren ustetan. Gainera, Udalarekin ez ezik, beste herri eragile batzuekin ere kontrastatu dituzte iritziak 2017-2018-2019 urteetan Gasteizko Udaleko aurrekontuetan eragina izango duen mozioa aurkezteko.
Gainera, Jimenezen ustetan, bertako kultura sustatzeko espazioak badaude Gasteizen, baina behar bezala aprobetxatu beharko lirateke. Bertako kultura suspertzeko eta berreskuratzeko aukera aparta da mozioa, Jimenezen ustetan.
-
Hizpidea: Ekain Jiménez (Mahaia elkartea): "Mozio honen ostean, udalarekin abiapuntu berri bat jarri dugu martxan"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!