Ekai gogoratuz, transfobiak hil egiten duela salatu dute Gasteizen
TransBolloMarika Sareak elkarretaratzea egin du astelehenean Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan. Elkarretaratzea honekin, Ondarruko 16 urteko mutil transexual batek bere buruaz beste egin duela salatu dute. Eguraldi txarra ez da aitzakia izan lagun ugari hurbiltzeko mobilizaziora.
Chrysallisek ondorioztatu zuenez, Ekaik egunero aurre egin beharreko borrokak nerabe batentzat gehiegi izan daitezke. Gasteiztar askok egin bezala, elkarteak ere babes osoa eskaini dio familiari.
Erregistroan izen-aldaketa lortzeko, Gurutzetako ospitaleko “genero unitatean” inoiz heldu ez eta behar zuen hormona-tratamendua jasotzeko edo institutuan bere errealitatea azaldu eta errespetatzeko egin ez zen formakuntza-saioa ematea lortzeko borrokak izan zire elkarteak jarri zituen adibideetako batzuk.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!