Ehunka lagun atera dira Arabako kaleetara Altsasuko gazteen askatasuna exijitzera
Asteazkenean iragarri zuen Auztiegi Gorenak Altsasuko gazteen sentenztiari jarritako helegiteen gaineko epaia, zigorrak jaitsi badira ere kartzelan jarraituko dute guztiek. Araban hainbat mobilizazio burutu dira Gorenaren erabakiaren aurka.
Asteazkenean egin zen publiko Auzitegi Gorenaren erabakia Altsasuko gazteen defentsak aurkeztutako helegiteen harira. Urte t’erdi eta bederatzi urte arteko zigorrak ezarri dizkie gazteei, Audientzia Nazionalaren sententziak markatutako kondenak minimoki jaitsiz. Ondorioz Zaballa eta Iruñako espetxeetan jarraitu beharko dute preso gazte altsasuarrak.
Epaia ezagutu eta ordu gutxira iragarri ziren lehen elkarretaratzeak. Dagoeneko Laudion, Gasteizeko EHUren kanpusean eta Justizia Jauregiaren aurrean burutu dira elkarretaratzeak, ehunka pertsona mobilizatuz.
Guardia Zibilaren kuarteleraino ermana zuten protesta Laudion
Asteazkenean bertan egin zuten elkarretaratzea Laudion. Bertan elkartutako dozenaka lagunek Guardia Zibilaren kuarteleraino eraman zuten Altsasuko gazteen aldeko aldarria eta “absoluzioa ez den beste epairik onartzen ez dutela” adierazi zuten bertan. Aiaraldea.eus-ek batu ditu argazkiak hemen.
Dozenaka herritar bildu dira Guardia Zibilaren Laudioko kuartelaren aurrean #AltsasukoakAskatu aldarria zabaltzeko pic.twitter.com/4yuglOBLMd
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) October 9, 2019
Ikasleak ere ozen mintzatu dira
Atzo brutu zuten epaiaren aurkako mobilizazioa Gasteizko EHUren kanpusean. Gasteizko Unibertsitateko Ernaik egin zuen Elurretatik abiatu zen mani jendetsuan parte hartzeko deialdia. Ehunka ikaslek fakultate desberdinetatik igaro ziren gazte altsasuarren askatasuna eskatzeko.
Ozen esan dugu Gasteizko kanpusean
Euskal gazteria aurrera! pic.twitter.com/lkCbw7ZOlC
— Ernai GasteizUni (@ErnaiGasteizUni) October 10, 2019
Jende uholdea Gasteizen
Azkenik, atzo iluntzean, urriak 10, egin zuten elkarretaratzea Gasteizen. Jende uholde bat elkartu zen Arabako Justizia Jauregiaren aurrean. Bertan, Altsasuko Gurasoek datorren urriaren 26an Iruñean deituriko kontzentrazioan parte hartzeko deia luzatu zuten.
📢Ehunka lagun #AltsasukoakAske aldarrikatzen #Gasteiz-ko epaitegien aurrean
📍 #HauEzDaJustizia #ZuekinGaude pic.twitter.com/Z35P4AO8lK
— EH Bildu Araba (@ehbilduaraba) October 10, 2019
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!