Egun Feminista egingo dute lehenbizikoz Amurrioko jaietan
Otsemeak taldeak jaiei begirako planteamendua aurkeztu du. Abuztuaren 13an “Egun feminista” egingo dute, eta 10ean manifestazioa. through Aiaraldea.eus
Abuztuaren 10etik 17ra murgilduko da jaietan Amurrio, izan ere, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak Iguarrakoa atera aurretik makina bat ekintza antolatu ditu. Abuztuaren 10ean abiatuko dituzte festa herrikoiak.
Ondorioz, Otsemeaken manifestazioa egun horretan izango da. Horrez gain, eraso matxistak salatzeko protokoloa eta telefonoa egongo dira 24 orduz martxan (688 75 27 84).
Nobedade gisa, Egun Feminista egingo dute abuztuaren 13an. Eguerditik aurrerako egitaraua osatu dute horretarako: 14:00etan poteo feminista egingo dute herritik, eta 15:00etan “Emakumeon* bazkaria”; txartelak Txokogorrin egongo dira salgai.
Arratsaldean, berriz, siesta, zaintza eta masaje guneak atonduko dituzte. Emakumeak elkartu eta erdigunean jartzeko helburuarekin, gaueko oholtza eskaintzan ere feminismoa izango da nagusi. Izan ere, 22:00etatik aurrera ez da aukerarik faltako “DJ Pottors Destroyers eta Dj Zeta Morea meets Aiaraldeko neska*gazteak oholtzan” ikusteko eta gorputzak dantzan askatzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!