Egoitz Lopez de la Calle (11/13 makroepaiketa): “Gu herririk gabe ez gara ezer”
Irailaren 16an 47 Euskal herritar epaituko dituzte 11/13 sumarioan, Herrira, Etxerat eta Jaiki Hadiko kideak dira, eta baita bitartekari zein abokatu lanetan jardun duten herritarrak ere. Euskal presoenganako elkartasunaren kriminalizazioa salatzeko, hainbat dinamika eta ekimen azaleratzen ari dira azken egunetan, epaiketaren egunera arte luzatuko direnak. Horretaz hitz egiteko, gaur Hala Bediko estudioetan izan dugu Egoitz Lopez de La Calle, epaiketara deituta dauden 47 herritarretako bat. Hemen entzungai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!