Edu Lartzanguren (Berria): “Gasteiz osoa burujabe izan daiteke eguzki energia baliatuta”
Teilatu egoki guztiak plakak jartzeko erabiliz gero, urteko energia beharrak baino % 28 gehiago ekoiztuko litzateke.
Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren ikerketa baten arabera, Gasteizek eguzki energiarekin bere kontsumo beharrak asetzeko potentziala dauka. Gasteizko hiri ereduagatik, erabilgarriak diren teilatu guztietan eguzki plakak jarrita hiriak urte osoan kontsumitzen duen energia baino gehiago sortu ahal izango litzateke. Oso urrun dago hau Udalak bere energia berriztagarrien planean jarritako asmoetatik.
Edu Lartzanguren Berriako kazetariak artikulua idatzi zuen Gasteizek daukan aukera honen inguruan, eta berarekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Edu Lartzanguren (Berria): "Gasteiz osoa burujabe izan daiteke eguzki energia baliatuta"00:21:57
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!