Dublindarrak (James Joyce), Irakurle Klubean
ENTZUN:{audio}110510zaldua.mp3{/audio}
Iban Zaldua izan dugu Zebrabidean Gasteizko Irakurle Klubaren berri emateko. Izan ere, hilabete honetan, James Joyce-n Dublindarrak (Alberdania, 1999) lan klasikoa eskutan hartuta, irakurtaldia eta liburuaren inguruko hausnarketa egin zuten aurreko maiatzaren 5ean, gasteizko Hikateneoan.
Dublindarrak ez da ipuin-bilduma soilik, hamabost ipuin soltez osatua; batasuna duen liburua baizik. Dublindarrak liburuan dago Hiria, kontakizunen euskarri eta magal, bere izen propio eta guzti. Eta, hirian, hiritarrak, horiek ere beren izen propioekin. Gizarte oso bat.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!