Dorleta Martinez de Albeniz (GEU): “Mintzadromoa euskaraz hitz egin eta ondo pasatzea nahi duen jende guztiarentzat dago zabalik”
Aurten Mintzadromoaren ondoren kultur ekitaldia izango da.
Euskal hiztun gehiago ezagutu eta modu dinamiko eta dibertigarri batean euskara praktikatzeko antolatu dute GEU elkarteak eta Oihaneder Euskararen Etxeak Mintzadromoaren bigarren edizioa. Taldeka mahai baten inguruan jarri eta gai desberdinen inguruan lagun giroan eta jolastuz euskaraz hitz egitea da asmoa. Abenduaren 1ean izango da, Oihaneder Euskararen Etxeko ur-biltegian arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
GEU elkarteko Dorleta Martinez de Albenizekin hitz egin dugu eta xehetasun guztiak eman dizkigu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Dorleta Martinez de Albeniz (GEU): "Mintzadromoa euskaraz hitz egin eta ondo pasatzea nahi duen jende guztiarentzat dago zabalik"00:08:46
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!