Dominique Amestoy (Lurzaindia): “Gure helburua da, jendearen aurrezkiari esker dirua biltzea eta etxaldeak erostea laborari gazteak plantatzeko”
Ahurtin (Lapurdi) eta Donaixtin (Nafarroa Beherea) erosi dituzte azken bi etxaldeak.
Lurzaindia elkartea laborantzarako lurrak espekulazioaren atzaparretatik atera eta laborari gazteek landu ditzaten erosteaz arduratzen da. 2013tik dabiltza lanean, eta hainbat lursail ezberdin merkatutik atera dituzte ordutik.
Dominique Amestoy Lurzaindiako lehendakariarekin hitz egin dugu, elkartearen bilakaeraz eta orain gutxi martxan jarri duten diru bilketa kanpainari buruz, Ahurtin eta Donaixtin kokatutako bi etxalde erosteko.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Dominique Amestoy (Lurzaindia): "Gure helburua da, jendearen aurrezkiari esker dirua biltzea eta etxaldeak erostea laborari gazteak plantatzeko"00:16:48
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!