Iñigo (LAS): “Askatasun sindikalaren eta borrokarako baldintzen urraketaren aurrean, klase-elkartasuna.”
Gasteizko Disporten zigorren kontra, borrokan ari dira langileak eta Gasteizko Langile Autodefentsa Sarea. Bihar eguerdirako protesta deia luzatu dute “enpresaren zigorren aurka klase-elkartasuna aldarrikatzeko.”
Langile Autodefentsa Sareak (LAS-ek) salatu du, Disport Eki azpikontratak, “ez-ordaintzeen eta baldintza penagarrien aurka borrokatzeagatik” langile bat kaleratu duela. Bihar eguerdirako protesta deia luzatu dute “enpresaren zigorren aurka klase-elkartasuna aldarrikatzeko, eta kaleratutako langilea berriz har dezatela exijitzeko.” Gaur LAS-eko kidea den Iñigo izan dugu Hizpidean.
Hemen entzungai:
-
Hizpidea: Iñigo (LAS): "Askatasun sindikalaren eta borrokarako baldintzen urraketaren aurrean, klase-elkartasuna."00:16:27
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!