Diego Ortuzar (Ekologistak Martxan): “Ingurumena ez da ekonomian sartzen, eta hori arazo larria da”
"Mugen amildegian oinez ibiltzea" izeneko txostena aurkeztu dute, aldaketa sakonak eskatuz.
Ekologistak Martxan kolektiboak txosten sakon bat aurkeztu du, ingurumenaren egoera larriaren azterketa eginez eta erronka eta alternatiba ezberdinak proposatuz. Baliabideen agortzea, klima aldaketa, biodibertsitatearen galera eta beste hainbat elementu aztertu dituzte bertan.
Diego Ortuzar izan dugu Hizpidean, Ekologistak Martxan taldeko kidea, eta berak, diagnosia egiteaz gain, zabalduak dauden mito ezberdinak aipatu dizkigu, eta ingurumena babesteko dauden alternatiba batzuk aurkeztu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Diego Ortuzar (Ekologistak Martxan): "Ingurumena ez da ekonomian sartzen, eta hori arazo larria da"00:26:22
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!