Denon eskola: “Eskola guztietan bermatu behar da aniztasuna, desorekarik gabe”
“Euskal eskola publikoaren aldeko manifestua” kaleratu du Denon Eskola Arabako Guraso Elkarteen Federazioak, hezkuntzako sindikatuen eta etorkinen hainbat elkarteren babesarekin. Eskola publiko eta itunpekoaren artean aniztasunari dagokionez dagoen desoreka salatu dute manifestuan, baita horri aurre egiteko neurriak proposatu ere. Manifestu horri buruz hitz egiteko izan dziren atzo Araba hizpide magazinean Maite huarte eta Maider Ruiz de Egino Denon Eskolako kideak. Manifestuari atxikimenduak biltzen ari dira orain.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!