Debekuen aurrean, U-8an, eskubideak plazara!
Gasteiztarron eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko, PLAZARA! ekimenak larunbaterako eginiko deialdiak (asanblada eta ekitaldia) debekatu ditu Udalak.
Atzo, prentsaurrekoan jokabide hori salatu zuten antolatzaileek. Izan ere, bai “gure gizartean gertatzen den oinarrizko askatasun eta eskubide ezari buruzko eztabaida debekatu nahi dutelako“, edo bai “bertako politikari askok adierazpen askatasuna demokrazian erakunde publikoek eta alderdi politikoek adierazteko dutena besterik ez dela uste dutelako“, Plazara!-k, eztabaida premiazkoa dela uste du, “Gure eskubidea badelako; eskubideak erabiliz aldarrikatzen direlako; beharrezkoa delako; kazikekeria gehiagorik onartzen ez dugulako… Gure eskubide Zibil eta Politikoen alde“.
Hortaz, deialdiarekin aurrera egitea erabaki dute baina, gainera, eztabaidara joan nahi dutenei aulki bat eramateko proposamena egin diete “Zentzurik gabeko ebazpen horren aurreko desobedientziaren sinbolo bezala…
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!