Dani Trujillano (Podemos): “Aurrekontuen erabakia batzarkideok hartu behar dugu, ez zuzendaritzak”
Zatiketa Arabako Podemosen? Hori da Dani Trujillanorekin ARABA HIZPIDEn erantzuten saiatu garen galdera. Izan ere, EHBilduk, EAJ-k eta PSEk onartutako aurrekontuetan zuri bozkatu duela iragarri zuen Podemosek. Hala ere, Arabako Podemoseko zortzi batzarkideetako bostek zuzendaritzatik “inposatu” dieten erabakia onartzen ez dutela iragarri dute; bertan daude Koldo Martin, Javier Bizarro, Juanjo Celorio eta Dani Trujillano. Azken honek eman dizkigu azalpenak.
Kritiko agertu da trujillano Lander Martienezen jarrerarekin eta Arabako Ahal Dugu banatuta dagoela adierazi du, hasieratik egon direla diskrepantzia handiak. hala ere, berak argi dauka, zirkuluen iritzia jasoko du nahiz eta erabaki inposatu bat izan.
-
Hizpidea: Dani Trujillano (Podemos): "Aurrekontuen erabakia batzarkideok hartu behar dugu, ez zuzendaritzak"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!