Dacan hildako langileak izan dituzte gogoan
Bost urte bete dira 1.134 pertsonek Bangladesheko Dacan bizitza galdu zutenetik. Marka ezagunentzako egiten zuten lan hildakoek, eta lan baldintza “negargarriak” izan ziren heriotza hauen arrazoi nagusiak. Hau guztia salatzeko, SETEM Hego Haizea eta Martes al Sol elkarteek elkarretaratze ikusgarria egin zuten Gasteizko erdialdean, Benetton dendaren aurrean. Izan ere, marka honetzako ere lan egiten zuten hildakoek. Gerturatukoen ikusmina sortu zuen kontzentrazioak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!