D3M – Askatasuna auzia salatzeko akanpada Gasteizko katedral aurrean. Plazara!
Halabideoak elkarrizketa: Arkaitz Martinez de Albeniz Plazarako kidea elkarrizketatu dugu apirilaren 23tik 27ra Gasteizko katedral aurrean burutuko den akanpadari buruz hitz egiteko. Akanpada auzitegi nazionalean burutuko den D3M eta Askatasunaren aurkako epaiketa salatzeko burutuko dute eta bereziki Amparo Lasheras, Aitor Liguerzana, Unai Berrostegieta eta Fernado Antia gasteiztarrei elkartasuna adierazteko. 9 urteko espetxe zigorra ezarri nahi diete laurei 2009ko hauteskunde autonomikoetara aurkeztegatik. Aitor Liguerzana egun gartzelan aurkitzen da beste auzi bategatik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!