Correoseko langileak greba egitera deitu dituzte sindikatuek
Langileek azken hilabeteetan egin dituzten kritikak direla eta, espero zitekeen albistea da. Espainiar Estatuko Correos enpresako langileak grebara deitu dituzte sindikatuek hiru egun ezberdinetan: azaroak 30, abenduak 21 eta abenduak 26. Datak, ez dira kasualitatea. Izan ere, Black Friday delakoan eta Gabonetako garaian daudelako grebara deituta langileak.
Langileek salatu dituzten baldintzak hilabete askotan zehar luzatu dira: langile gutxi daudela uste dute, eta hori dela eta, ondorioak zuzenak dira. Ondorio hauen artean egongo lirateke milaka kexa, bidalketetan akatsak, ordu extrak, bidalketetan atzerapenak… Enpresa publikoa da Correos.
Aurreko astean, Correos enpresak EPE bat aurkeztu zuen eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoak 4.011 pertsona aurkeztu ziren guztira. Hala ere, soilik 88 plaza zeuden. Sindikatuen ustez, Arabako beharrei aurre egiteko ez da nahikoa.
Sindikatuen ustez, kaltetuetako beste batzuk herritarrak dira: “Zerbitzuak kalitateak behera egin du nabarmen, herri askotan arazo handiagoak sortuz, paketeak edo jakinarazpenak atzeratuta entregatuz”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!