10 urteren ondoren agur esango du Topatuk Gazte Proiektu Komunikatiboan urrats berriak emateko

10 urte bete zituen urtarrilean Topatuk eta martxoaren 1ean itxiko ditu ateak, bide berri batetik Gazte Proiektu Komunikatiboa berrasmatzeko. Otsailaren 27an dute bide horren lehenengo geralekua, Gasteizen, Hala Bedi ondoko lokalean egingo den mahai inguruan.

Juan Guaidó-ren ordezkariarekin elkartu da Iñigo Urkullu Lehendakaria gaur goizean

Elkarretaratzea egin dute Lehendakaritza aurrean Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Juan Guiadó kolpistaren Espainiar Estatuko ordezkariaren arteko bilkura arbuiatzeko.

Gasteizko Herri Unibertsitatearen balorazio positiboa egin du Jaikialdiak

Gasteizko Herri Unibertsitatearen edizio berria ospatu zen iragan otsialaren17tik 19ra. Aurreikuspenak gaindituta “problematika desberdinen inguruan hausnartzeko espazio bat” ireki izana positiboki baloratu dute antolakuntzan murgilduta egon diren ikasleek.

Obra batean lanean ari zen Gasteizko langile bat hil zen atzo

Gasteizko Estructuras Frutos enpresa lanean ari den obra batean gertatu zen ezbeharra asteazkenean. Behargina atzo hil zen istripuak eragindako lesioen ondorioz.

Gasteizko kaleetatik zabaldu zuten enpleguaren aldeko aldarria Laminaciones Arreguiko langileek

Azken asteetan egindako mobilizaziei jarraipena emanez Gasteizko erdigunera ekarri zituzten beraien aldarriak Laminaciones Arreguiko langileek. Goizean Eusko Jaurlaritzaren aurrean burutu zuten elkarretaratzea.

Urte bete igaro da TALKA espazioaren dealojotik, bertan atxilotutako bi pertsonek epailearen aurrean deklaratuko dute martxoaren 4ean

2019ko otsailaren 21ean dealojatu zuen Gasteizko Udaltzaingoak, inongo agindu judizialik gabe, Alaba Belasko jauregian ezarrita zegoen TALKA espazio feminista. Hiru hilabetez luzatutako egitasmoari ateak itxi zizkioten horrela. Proiektuak, ordea, aurrera jarraitu du: Hedegile kalean espazio berri bat okupatu zuten iragan abenduan eta sisteman ataka berriak sortzen jarraitzen du TALKAk.

Araba mailako lan-hitzarmena aldarrikatu dute erresidentzia pribatuetako langileek

Duela urtebete hasi zen lan gatazkaren baitan hamabosgarren aldiz elkartu ziren Arabako foru Aldundiaren aurrean erresidentzia pribatuetako langileak. Bestek beste, soldata baxuei, lan kargari, eta langile kopuru murritzari aurre egingo dion lan-hitzarmen bat aldarrikatu zuten.

“Pribatizazioari esker izan da posible iruzur egitea Santiagon”

Santiago ospitaleak egiten dituen erosketetan 200.000 euroko zuloa atzeman du LABek. Arazoa zabalagoa izan daitekeela diote.

DOKUMENTALA | CAF: Tranbia honi kolonia kiratsa dario

Itzal handiko pertsonen testigantzetatik abiatuta CAF enpresak Jerusalengo tranbia eraikitzeko lortutako esleipena du ardatz Gasteizko BDZ taldeak eta Hala Bedik elkarlanean ekoiztutako dokumentalak.

Martxoak 8aren atarian, motorrak berotzen hasiak dira Araban

Hiru aste falta dira Arabako milaka emakumek beste urte batez kaleak hartzeko. Herri eta auzoetan hasiak dira egunaren antolaketa lanekin. Arabako mobilizazio nagusia Gasteizen egingo da, 17:30etan San Anton plazatik abiatuta.

Manifestazioa egingo dute ostegunean Laminaciones Arreguiko langileek

Iragan astean burutu zituzten lanuzteei segida emanez, “enpleguaren defentsan” mobilizazioak burutuko dituzte Laminaciones Arregui enpresako langileek otsailaren 20an.

Eusko Legebiltzarreko atarira eraman dute Zaldibarreko gertakariak argitzearen aldeko mezua

Zaldibarreko gertakarien inguruko azalpenak ematera bertaratu da gaur goizean Iñigo Urkullu Eusko Legebiltzarrera. Dozenaka lagunek protesta egin dute atarian “Zaldibar argitu” lelopean.

Pobrezia Energetikoaren aurka kalera atera ziren atzo

Pobrezia Energetikoaren aurkako egunaren testuinguruan elkarretaratzea deitu zuen Andra Mari Zuriaren Plazan Gasteizko Etxebizitzaren Aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Ekimenak. Gasteizko Udalari bizitegi-larriladi egoerari aurre egiteko neurri zehatzak exijitu zizkioten.

TRAILERRA | “Tranbia honi kolonia kiratsa dario”

Gasteizko BDZ taldeak eta Hala Bedik elkarlanean ekoiztutako dokumentala asteazken honetan estreinatuko da sarean. Itzal handiko pertsonen testigantzetatik abiatuta CAF enpresak Jerusalengo tranbia eraikitzeko lortutako esleipena du ardatz dokumentalak.

Archives by Month:

Archives by Subject: