“Burgesiaren hezkuntza-kudeaketari” planto egiteko deia egin du Ikasle Abertzaleakek
Elkarretaratzeak burutu zituzten atzo Ikasle Abertzaleak antolakundeko kieek Gasteizko Unamuno Institutuan eta Gasteizko Campusean. Heziguneetan ematen ari diren "etengabeko kutsatze eta konfinamenduak" salatu zituzten.
Elkarretaratzeak deitu zituen Iksle Abertzaleakek Euskal Herriko heziguneetan atzo eta Gasteizen ere izan zuten ohiartzuna mobilizazioek. Gasteizko Campusean eta Unamuno institutuan egin zuten portesta ikasleeek eta “burgesiaren hezkuntza-kudeaketari” planto egiteko deia egin zuten.
Instituzio desberdinek pandemiari aurre egiteko hartutako neurriak “norbanakoen eskubideen eta askatasun politikoen aurkakoak” direla salatu zuten: “neurrien helburua ez da hertsiki gure osasuna bermatzea”. Heziguneetan ematen den kutsatzeen gaineko kontrol-eza eta egoeraren gaineko kudeaketa eraginkorraren falta gogor kritikatu zituzten: “errealitate hori ezkutatu nahi badute ere”.
Osasun bermeak egon ezean hezkuntza presentzialarekin aurrera jarraitu ezin daitekela azaldu zuten atzoko elkarretaratzeetan; “langileriaren osasuna da lehenetsi beharrekoa” azpimarratu zuten.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!