Bueltan dira Hizpidea eta Suelta la Olla magazinak
Ahots, eduki, gai eta kolaborazio berriekin itzuli dira Hala Bedi Irratiko Hizpidea eta Suelta la Olla magazinak, ez galdu!
EUS:
Bueltan dira Hala Bediko bi magazinak: Hizpidea eta Suelta la Olla.
Uda emititu gabe igaro ondoren, Hizpide eta Suelta la Ollako denboraldi berri bat hasi da!
Hizpidea, gure euskarazko magazina, egunero izango duzue entzungai astelehenetik ostiralera, goizeko 8:00etatik 10:00etara. Eduki berriz gainezka dator Hizpideko denboraldi hau: kolaborazioak, aktualitatea, elkarrizketak… Ainhoaren eskutik hasiko dugu eguna eguneko albisteekin, efemeride eta eguraldiarekin gutxinaka esnatuz. Albiste nabarmenduentzako aldiz, beste komunikabideetako kazetariak izango ditugu gurekin egunero, hala nola, Argia, Naiz, Euskal Irratiak… Bi elkarrizketa izango ditugu entzungai egunero. Hauetan gai ezberdinak jorratuko ditugu: momentuko problematika sozialak, herri mugimenduak eta haien erantzuna egoera horien aurrean… Maila lokalean bereziki, fokua Gasteizko kaleetan mantenduz, baina baita maila nazionalean ere. Kultura erdigunean jarriko duten elkarrizketak ere izango ditugu: hitzaldiak, kontzertuak, poesia errezitaldiak, liburu aurkezpenak, jaialdiak, kantaldiak, bertsosaioak, erakusketak… Ahots berriak entzungo ditugu ere kolaborazioetan. Literatura, zinema, hizkuntzaren politikotasuna, euskal kantagintza, osasun mentala, baserri bizitza… hainbat gai berri datoz, eta haietan murgiltzeko gogotsu dauden lagun asko ere, ez galdu!
Suelta la Ollak ordutegi berriarekin egingo du itzulera, oraingoan 10:00etatik, 12:00etara izango bai da. Goizeko erderazko irratsaioak, 20 urte baino gehiagoko ibilbidea du, eta denboraldi honetan, Vero izango dugu mikrofonoaren bestaldean. Astelehenak zientziaz gainezka datoz, eta astearteetan aldiz lan eskubide zein eskubide sozialetan jarriko dugu fokua. Astearen erdialdeak berarekin ekarriko ditu kolaborazio ezberdinen nahasketak: drogen erabilera, buru osasuna, musika eta agroekologia. Ostegunak aktualitate internazionalaren eguna izango dira. Ostiralak, astea zapore onarekin bukatzeko, zinema edo literaturari eskainiko diogu eguna. Eguneroko tarte hauetaz aparte, saioari hasiera emateko prentsa errepasoa, iritzi zutabea, elkarrizketa sakona eta Euskal Herriko lurraldeetako aktualitatea izango dugu, bertako kolektibo ezberdinek eskeinia. Azkenik, agenda errepasoarekin bukatuko dugu eguna.
Gainera, eduki guzti hauek, ikusentzunezko formatuan topa ditzazkegu Hala Bideon, Urtzik ekoiztu eta editatutakoak. Hala Bedi ikusi, entzun eta irakurtzeko kanal ezberdinak ere gogoratuko ditugu: YouToube, Telegram, Instagram, Twitter, Facebook, eta www.halabedi.eus. webgunea.
Gurekin kontaktatu nahi izatekotan, idatzi hurengo helbideetara: hizpide@halabedi.eus y sueltalaolla@halabedi.eus
CAS:
Regresan los magazines matinales Hizpide y Suelta la Olla.
Después del verano sin emisión, comienza la nueva temporada de Hizpide y Suelta la Olla, tras varios años en antena.
Hizpide, el magazin en euskera de lunes a viernes de 8.00 a 10.00 de la mañana, viene cargado de nuevos contenidos, colaboraciones, actualidad… De la mano de Ainhoa empezaremos el día con repaso de prensa, efemérides, el tiempo… Para las noticias más relevantes tendremos a diferentes periodistas de Naiz, Argia…. que nos mantendrán informadxs. Cada día tendremos también dos entrevistas, relacionadas con problemáticas del momento, movimientos sociales… tanto locales como a nivel nacional, dándole como siempre prioridad a los barrios y a la realidad local. Los temas de las colaboraciones serán variados: geopolítica, ciencia, música, cine, etc. ¡No te lo pierdas!
Suelta la Olla, el magazin matinal que lleva más de 20 años en antena, volverá con horario renovado: de 10:00 a 12:00 del mediodía, con Vero al otro lado del micrófono. Los lunes seguirán cargados de ciencia y los martes nos centraremos principalmente en los derechos sociales y laborales. La mitad de la semana nos traerá un mix de colaboraciones (uso de drogas, salud mental, música y agroecología). Los jueves serán el día de la actualidad internacional. Los viernes terminaremos con buen sabor de boca, ya que nos citaremos con la cultura, dedicándonos al cine o a la literatura. Aparte de estas secciones diarias, cada día comenzaremos con el repaso de prensa, columna de opinión, una entrevista en profundidad y colaboraciones que traerán la actualidad de los territorios de Euskal Herria y de diferentes colectivos locales, terminando con el repaso de la agenda.
Además podremos encontrar todos estos contenidos en formato audiovisual en Hala Bideo, grabados y editados por Urtzi. Recordamos los canales de Hala Bedi: youtube, telegram, instagram, twitter, facebook, además de la web www.halabedi.eus. Recordar, que tenemos un mail mediante el cual podéis poneros en contacto con nosotras, mandarnos vuestras críticas, comentarios, contactos, propuestas, notas de agenda o todo aquello que consideréis importante. Nuestro mail es hizpide@halabedi.eus y sueltalaolla@halabedi.eus
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!