“Bollerak euskal letretan” mahai-ingurua egingo dute Izarran
Azken urteotan, greba feministen ondoren, euskal literaturan bolleren ikusgarritasuna eta presentzia pixka bat areagotu da zenbait argitalpenekin, Sareinak taldearen eta Gorbeialdeko EHGAMen ustez. Eferbeszentzia unea al da?
Gai horri buruz eta lan jakin batzuei buruz hitz egin eta hausnartzeko, mahai-ingurua antolatu dute abenduaren 2an, arratsaldeko 19:00etan Izarrako kultur-etxean. “Bollerak euskal letretan” jarri diote izena solasaldiari, Lizar Begoña eta bere “Gepardo japoniarrak” poesia lana, Eva Perez-Pons eta “Erresistentziarako gorputzak: bollerak” saiakera, eta June Fernández eta “Mariokerrak. Nola izan/esan bollera euskaraz” saiakeraren bueltan antolatua.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!