Boliviako estatu kolpea salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar
Bihar, azaroak 12, Andra Mari Zuriaren plazan, Boliviak bizi duen estatu kolpea salatuko dute 19:30etan burutuko den elkarretaratzean.
Askapenak elkarretaratzea deitu du Boliviako estatu kolpea salatzeko, bihar 19:30etan Andra Mari Zuriaren plazan. “Boliviako prozesu eraldatzailea” babesteko deia luzatu du Askapenak.
https://twitter.com/evoespueblo/status/1193702186024361985
Kargua uztera behartua izan ostean, atzo aurkeztu zuen Evo Moralesek bere dimisioa, Boliviako “bake soziala” bermatze aldera, eta estatu kolpeak aurrera egin du. Boliviako presidentearen hitzetan “Kolpe zibiko, politiko eta poliziala izan da”. Azken egunetako protesta bortitzek, Morales presidentearen etxearen eta MAS alderdiaren egoitzen aurkako erasoei eman diete bide, Boliviako presidenteak berak sare sozialetan salatu duen bezala.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!