Bizitzaren garestitzea jomugan Judimendin
Batutak, Judimendiko Elkartasun Sareak, “zuek bizitza garestitzen, auzoa elkar zaintzen” lelopean bizitzaren gartestitze orokorra salatzeko dinamika abiatu du.
Batuta Sareak, sare sozialetan publiko egin duenez, dinamika berria martxan jarri du. Judimendiko Elkartasun Sarearen esanetan, “sistema kapitalistaren kontraesanak ageriagoak dira une honetan, haren ondorio nabarmenetako bat bizitzaren garestitze orokorra izanda”.
Zentzu honetan, enpresa handiek geroz eta mozkin gehiago pilatzen dituzten bitartean, auzokideak geroz eta egoera larriagoan gelditzen ari gaitzetsi dute. Alabaina, sareko kideen ustetan arazoa ez da indibiduala, ez da norbanakoarena, “arazoa egiturazkoa da, gehiengoari eragiten digun problematika bat da gizarte bezala oligopolioen menpe gauden heinean”, azaldu dute.
Egoera salatzeko ikasturte honen amaierara arte gutxienez luzatuko den dinamika da aurkeztutakoa eta “Subis los precios, bajamos a las calles. Zuek bizitza garestitzen, auzoa elkar zaintzen” izenburua jarri diote ekimenari. Horretarako, hiru gai nagusi landuko dituzte: lehenengo fasean energiaren garestitzea, bigarrenean etxebizitzaren gaia landuko dute eta hirugarrenean erosketa saskiaren gaiari helduko diote.
Duela bi aste hasi ziren energiaren gaia lantzen, “hotzez baina sutan, quemadxs pero sin cale” azpileloa leloa aukeratuz gai zehatz honetarako. Hasteko, haien sareetan aurkitu daitekeen inkesta bat partekatu zuten auzokideekin; galdetegi honen helburua bizilagunek energia ordaintzeko diztuzten zailtasunak ezagutzea da.
Amaitzeko, beste deialdi batzuk ere zabaldu dituzte hurrengo hilabeteetan energiaren garestitzea salatzeko. Lehenengo deialdia abenduaren 1ean izango da, 18:30ean Judimendiko Auzo Elkartean, judimenditarrek izan ditzakegun kezkak eta zalantzak argitzeko auzo tertulia.
Gainera, urtarrilaren 12rako egoera salatzeko auzo maialako mobilizazio bat deituko dutela aurreratu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!