Bizipoza+3/12
Leire Elizegi eta Yolanda Fonseca "Bizipoza" eta "Hiru Hamabi" elkarteei buruz ezagutaraztu eta bien artean sortutako bideoklipa aurkeztu digute.
“Bizipoza” elkartea 35 elkarteez osatutako elkarte bat da zeinek bi ezaugarri nagusi dituen komunean: Denak izaera bereziko gaiak lantzen dituzten elkarteak direla eta oraindik eskubideak bermatu gabe dituzten haur eta familiez osatzen direla
Beste aldetik “Hiru Hamabi” elkartea dugu, kalte zerebralak eragindako adingabeen familiak batzeko eta adingabe horiek eta haien senideek dituzten gabeziak arintzeko sortua. Horrez gain Espainian hartutako haurren kalte zerebralaz esklusiboki arduratzen den lehengo elkartea da eta DCA eremuko beste erakunde batzuekin elkarlanean aritzen da helduei eta haurren arretari dagokienez.
Hau dela eta bi entitateen arteko kolaborazio aurkeztu digute Leire eta Yolandak, elkarteek sortutako bideoklipa baten bidez.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!