BioNekazaritzarekin elkarlanean, hilero saski baten zozketa halabelarri guztien artean
Bestelako eredu baten alde egunero lanean ari diren proiektuen arteko elkarlana eta sareak osatzea ezinbestekoa da. Horregatik, gaurkoan, nekazaritza ekologikoaren eta elikadura burjabetzaren alde diharduen BioNekazaritza proiektuak eta komunikazio alternatibo baten alde diharduen Hala Bedi irrati libreak, gure komunitateen arteko elkarlana bultzatzeko eta bi proiektuak elkar babesteko apustua egin nahi dugu.
Modu honetan, BioNekazaritzaren bazkide izango da Hala Bedi irratia, eta halabelarri egingo da BioNekazaritza. Honekin batera, Arabako produktu lokal eta ekologikoen saski bat zozketatuko dugu hilero halabelarrien artean. Zozketa hileko 2. ostegunero egingo dugu Hala Bediko bazkide guztien artean, saritutako pertsonaren izena argitaratuz eta harremanetan jarriz. Lehenengo zozketa martxoaren 9an izango da.
Hauek dira saskian topatuko dituzuen produktuak eta ekoizleak:
– Oskar. Sagarmina. Bolibar. Barazkiak
– Mikel. Monasterioguren. Barazkiak
– Tierra Papel Tijera. Salcedo. Barazkiak, Hirina, lekaleak
– Mendialdeko Ogia. Azazeta. Ogia, madalenak, pizzak.
– Iturrieta sagardotegia. Aramaio Sagur zukua /Sagardoa
– Ugala Gaztak. Zaballa. Yogurta /Gazta
– Lau Haize. Gurendes. Pasta
– Delika2. Delika. Shiitake.
– Fernando. Frias. Arraultzak
– Molinilla ecologicos. Arraultzak
– Beltzitina. Anucita. Mermeladak
Beraz, zozketa honetan parte hartu nahi baduzu, eta bide batez, BioNekazaritzaren eta Hala Bediren lana babestu nahi baduzu, badakizu: gaur bertan, egin zaitez halabelarri eta zozketan sartuko zara. Informazio gehiago: halabedi.eus/halabelarriak. Gainera, BioNekazaritza proiektuaren parte izan nahi baduzu, nekazaritza ekologikoaren eta elikadura burujabetzaren alde egiteko, informazio guztia topatuko duzu bionekazaritza.net webgunean, eta bertan, bazkide egin zaitezke.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!