Bigantxarik gabeko jaiak eskatu dituzte
“Tauromakia, idi-probak eta animaliak erabiltzen dituzten ekimenak gizarteari kalte egiten dioten ekimenak dira. Espektakulu guztiz anakronikoak, Espainiako gizartearen lakra, kultura ezaren ondorioa eta gutxi batzuen interes ekonomikoak baino ez daude atzean”, esan zuten larunbat eguerdian Andra Maria Zuriaren plazan zenbait eragilek deitutako elkarretaratzean.
Bertan, animalirik gabeko jaiak aldarrikatu dituzte, hauek hasteko bi hilabete falta direnean. Hauentzako, zezenketak bertan behera gelditzea ez da nahikoa. Antolatzaileen ustez, tauromakia jaietan presente egongo da berriz ere, bigantxekin oraingoan: “Defenditu gabe, erabiliak izango diren animaliak dira, gutxi batzuen gozamenerako”.
Deitzaileek adierazi dutenez, ezin da onartu sufrimendua eta mina erabiltzea festa egiteko. Izan ere, hauen esanetan, honek “gizakiaren atalik krudelena uzten du agerian”. “Biktimaren bat baldin badago, ez da jaia“, gaineratu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!