‘Hala Bedi Sessions’ formatu berria iritsiko da igandean, Ziakhus eta Dürüm Solo Karne-ren eskutik
Ikasturteari hasiera ezinhobea emateko, Ziakhus eta Dürüm Solo Karne banda bildu dira Hala Bideoko estudioetan, 11 minutuko zuzeneko saioa eskeintzeko.
Ziakhusen rap zorrotza DSK-tarren instrumental dotoreen gainean dantzan entzun eta ikusiko dugu HALABEDI Sessions izeneko formatu berri honetan.
Lehen atalaren estreinaldia igandean izango da, irailaren 8an, arratsaldeko 20.30ean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!