‘Mozal Legeari desobedientzia’ jaialdia antolatu dute Gasteizen
2015eko abenduaren 30ean preso eta iheslari politikoen etxeratzearen alde Gasteizko Legebiltzarrean kateatu ziren 34 gazte arabarrak, Mozal Legearen ondorioz jasotako isunen aurrean jarrera desobedientean berretsi dira, eta ekimen ezberdinak burutuko dituzte.
Izan ere, ‘Denak ala inor ez’ dinamikaren testuinguruan Hego Euskal Herriko hiriburuetan 400 gazte baino gehiago bildu zituen #DeserritikEtxera ekimen solidario honengatik, 602 euroko isuna jarri zioten bakoitzari, guztira 21.000€. Uda honetan, isunak ordaintzeari uko egin zioten, eta Mozal Legeari desobedientziaz erantzuteko erabakia hartu zuten.
Azken asteotan, Mozal legearen inguruko mahainguruak eta elkartasun jaialdiak antolatu dituzte, besteak beste, Agurainen, Amurrion eta gaur, azaroak 3, osteguna, Gasteizen. 19.00etatik aurrera, mahaingurua, pintxoak eta kontzertuak (Azken Aukera eta El Arrabal) egongo dira Gasteizko Gaztetxean.
“Gazte eta herri mugimenduak ezabatzeko tresna” hauen aurrean, jarrera desobedienteen beharra azpimarratu dute. Eta amaitzeko, “euskal preso edo iheslari bat etxean ez dagoen bitartean” borrokan jarraituko dutela adierazi dute gazteek.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!