Jaia eta freestyle giroa nagusia Ekaitz In Da House jaialdiaren III. edizioan
2012ko urtarrilaren 14an, lehenengo herri harresietako baten ostean, Ertzaintzak Ekaitz Samaniego gasteiztarra atxilotu zuen 8 urteko espetxe zigorra betetzeko. Hirugarren aldiz, ‘Ekaitz In Da House’ ospatuko zuten Gasteizko Gaztetxean, gazte gasteiztarraren urtebetzea aitzaki. Oholtza gainean Izar Mendiguren, Ruben Sanchez, Ekaitz Astiz, Martin, Ane Guria eta Iñaki Viñaspre egon ziren, Tito Indarrapek aurkezle lanak eginez. Gainera, ‘DJ Egurenen’ baseek eta 121 Crewko Ruforen doinuek, Pastor eta Gatonen kontzertuarekin batera, giroa alaitu zuten. Irabazlea, Ekaitz Samaniego, beste behin ere.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!