Hezkuntza aldapan gora
Aurreko ikasturtean mugimendu asko eman ziren unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan. Irakasleek eta bestelako langileek mobilizazio ugari egin zituzten «euskal hezkuntza publiko duin» baten alde. Egunak aurrera egin ahala, Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak ez zuen negoziatzeko asmorik agertu. Hori dela-eta, erantzun gisa, greba hautatu zuen sindikatuen gehiengoak: hiru greba egin zituzten 2016/2017 ikasturtean. Gainera, ikasturte berriaren hasiera ere «mugitua» espero da, tartean abenduaren 12ko greba. Horregatik, Hala Bedik langileen, ikasleen, gurasoen eta sindikatuen iritziak bildu ditu erreportaje honetan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!