HALA BIDEO | Sorosle eta begiraleen prentsaurrekoa udal bulegoen aurrean
Prenstaurrekoa burutu dutegaur greba mugagabean jarraitzen duten Gasteizko gizarte-etxeetako sorosle eta begiraleek Gasteizko udal bulegoen aurrean. Biharko gaua Plaza Berrian igaroko dutela iragarri dute.
San Martingo udal bulegoetan agerraldia egin dute kirol jardueretako sektoreko langileek. Gaurkoa greba mugagabearen bederatzigarren eguna dute eta salatu dutenez ez dute inongo erantzunik jaso udalaren partetik. Udal gobernuaren pasibitateari erantzuteko biharko gaua Plaza Berrian igaroko dutela iragarri dute
Irilaren 1ean greba mugagabea abiatu zuten sorosle eta begiraleek. Kirol jardueretako langileek, ordea, lan gatazka hau uda hasieran abiatu zuten sektoreak bizi duen prekarizazio egoera salatu eta Covid-19ak sortutako egoeraren aurrean neurri eta protokolo zehatzen aktibazioa exijitzeko. 10 egunez lanuzteak burutu ostean akordio bat erdietsi zuten Gasteizko Udaletxearekin baina azken honek ez zituen adostutako neurriak bete eta greba mugagabera jo zuten.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!