Hala Beditik elkartasun ManiquiChallengea Ahotsa.info -rekin: “Zuekin gaude! #GureAhotsa”
Araban, Gasteizen eta Hala Bedi Irratian ManiquiChallengearen modara batu gara. Ahotsa.info-rekin elkartasunez, Arabako irrati libreenak elkartasun keinu hau eduki nahi izan du Nafarroan #GureAhotsa den hedabidearekin. Jasaten ari den kriminalizazioaren aurrean, prentsa askatasuna aldarrikatzen jarraituko dug: “#GureAhotsa! Zuekin Gaude!”
Hala ere, ez gara bakarrik egon. Proiektu honetan parte hartu dute, besteak beste, LAB eta ELA sindikatuek, Ernai Gazte Antolakundeak, Gasteizko Gaztetxeak, Errekaleor Bizirik!-ek, Gasteizko Mugimendu Feministak, Gasteiz Hardcore Crew-k, MusikGerrillak, Askapenak, Haraba-k, Sortuk … eta ekimenera batu nahi izan dira norbanako ugari ere bai.
En Araba, en Gasteiz y en Hala Bedi irratia nos hemos sumado a la moda del ManiquiChallenge. Desde la radio más libre de Araba hemos querido tener este gesto en solidaridad con Ahotsa.info, con este medio que también es nuestra voz, #GureAhotsa, en Nafarroa. Todo nuestro apoyo ante la criminalización que está sufriendo, en defensa de la libertad de expresión: “#GureAhotsa! ¡Estamos con vosotras!”.
Aún así, no hemos estado solas. También se han unido a esta acción solidaria, entre otras, los sindicatos ELA y LAB, la organización juvenil Ernai, Gasteizko Gaztetxea, Errekaleor Bizirik, el movimiento feminista de Gasteiz, MusikGerrilla, Gasteiz Hardcore Crew, Askapena, Haraba, Sortu… y otras muchas personas que se han animado.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!