Hala Bediren 2017/2018 ikasturteko parrillen aurkezpena
2017-2018 ikasturterako parrillak aurkeztu zituen Hala Bedik iragan azaroaren 11n. Betiko programa eta magazinetaz gain, aurten ere jende berria batu da proiektu komunikatibo honetara: horren erakusle, besteak beste, aurtengo irratsaio berriak, sare sozialen eta webgunearen apustua… Bideo honetan magazin nagusietako kideak eta irratsaio berri horiei ahotsa ematen dieten partaideak elkarrizketatu ditu Hala Bideok.
Hona hemen 2017-2018 ikasturteko Hala Bedi irratiko parrilla berriak:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!