DOKUMENTALA | CAF: Tranbia honi kolonia kiratsa dario
Itzal handiko pertsonen testigantzetatik abiatuta CAF enpresak Jerusalengo tranbia eraikitzeko lortutako esleipena du ardatz Gasteizko BDZ taldeak eta Hala Bedik elkarlanean ekoiztutako dokumentalak.
CAF enpresari esleitu diote Jerusalengo tranbia eraikitzeko kontratua eta horren aurrean Euskal herri mailan proiektuaren aurako kanpaina abiatu da. Kanpaina horri ekarpena egiteko helburuarekin Gasteizko BDZ eta Hala Bedik “Tranbia honi kolonia kiratsa dario” dokumentala ekoiztu dute elkarlanean.
Dokumentalak itzal handiko pertsonen testigantzak jaso ditu hiru galderaren bueltan: Zergatik da ilegala Jerusalengo tranbiaren proiektua?, Nola eragingo die palestinarren bizi baldintzei? eta Nola eragingo lieke, aurrera aterako balitz, CAF enpresari eta hango langileei?
Dokumentala GAZTELANIAZ ikusteko klikatu lotura honetan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!