“Bi gurpilen gaineko kolpei esker asko aldatu da nire bizitza”
Kasakatxan irratsaioko estudioetan izan da José Luis García Ginard mallorkarra. Zikloturista eta gorra da. Eta bi gurpilen gainean gorreriaren zailtasunak gainditu ditu
Gaztetatik hasi zen bizikletarekiko zaletasuna izaten eta urte askotan mundu mailako txapelketetan lehiatu zen, baita gorren olinpiadetan parte hartu ere. Duela ia ehun urte antolatzen diren gorren olinpiadetan lehenbiziko kirolari mallorkarra izan zen, hain zuzen.
Egunetik egunera, bi gurpilen gainean gorreriaren zailtasunak gainditu ditu, mugarik gabe. Eta horrek bizikletaz mundua ezagutzera eraman zuen. Horrela ere, Rutas del Silencio (Isiltasunaren Ibilbideak), bere lehen proiektu berezia jaio zen.
Bere lehen bidaia 2003an izan zen, Done Jakue bidean, eta azkena 2018an, tartean 16 bidaia luze eta handi egiten. Tartean, La Mirada del Silencio (Isiltasunaren begirada), A Pedals eta Sonrisas del Silencio (Isiltasunaren Irriak) bezalako proiektu politak garatzen.
Elkarrizketa berezi honetan mugak hautsi eta irisgarritasuna bermatzeko, Arabako Gorrak elkartearen laguntza izan dugu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!