Gasteizko Herri Harresiaren aurkako epaiketak hasiko dira
2015eko maiatzaren 18ko Gasteizko Harresiagatik epaiketak hasiko dira astelehenean, urriaren 10ean. Orain dela urte eta erdiko herri harresian, ehunka lagunek Igarki De Robles, Aiala Zaldibar eta Ibon Esteban babestu zituzten Andra Maria Zuriaren enparantzan, erresistentzia pasiboa erabiliz Ertzaintzaren oldarkeriaren aurrean.
Espetxe eta isun eskaera oso nabarmenak heldu zaizkie egun horretan atxilotu zituzten gainontzeko beste 10 bat gazteri. Aiala Zaldibar herri harresiaren ostean atxilotu eta espetxeratu zuten: “Orain, gure eskubide zibil eta politikoak babesten egon ziren horiek espetxeratu nahi dituzte”. Izaskun Goienetxea, beste bederatzirekin batera atxilotu zuten gazteetako bat da: “Ez izan zalantzarik. Egoera errepikatuko balitz, berriz egingo genuke”. Azpimarratu dutenez, astelehenean epaitzen hasiko diren bi gazteak espetxeratze arrisku larrian daude. Ertzaintza, gainera, akusazio partikular bezala aurkeztu da, fiskaltzak baino espetxe zigor altuagoa eskatuz. Gainontzeko gazteak abenduaren erdialdean hasiko dira epaitzen.
Epaiketaren lehenengo egunean, astelehenean, kontzentrazioa deitu dute Gasteizko Harresitik, 09:00etan Gasteizko epaitegien aurrean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!