[Eguneraketa] Bi pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak Martxoaren 3ko manifestazioan
Identifikatu ugari izan dira, gainera. Gazte Blokeak mobilizazioa egingo du atxiloketak salatzeko, martxoaren 4an 13:00etan.
Kalez jantzitako Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Gasteizen 1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren urteurreneko manifestazioan. Horietako bat manifestazio bitartean atxiki dute. Bestea Foru Plazan, manifestazio bukaeran.
23:30ak inguru askatu dituzte bi gazteak, baina Lakuara gerturatu diren gazteak ere identifikatzen aritu da Ertzaintza.
Desordena publikoak egotzi dizkiete atxilotu biei. Bietako bati, gainera, agintaritzaren aurkako atentatua ere bai.
Atxilotuetako bat Aramaiokoa da, eta Zeanurikoa bestea.
Hainbat izan dira identifikatuak.
Gazte Blokeak iragarri du mobilizazioak egingo dituztela atxiloketak salatzeko. Martxoaren 4an, larunbata, egingo dira mobilizazioak:
-Gasteizen 13:00etan Andra Mari Zuriaren plazan
-Amurrion 13:00etan Amurrioko plazan
-Lemoan 13:00etan Plaza Gorrian
Gaztea atxilotu duten momentuaren irudiak.#M3moria pic.twitter.com/G61raKhBi4
— Hala Bedi (@halabedi) March 3, 2023
Urtero bezala, manifestazioa egin dute martxoaren 3an Gasteizen, 1976ko sarraskiaren urteurrenean. ELA, LAB, STEILAS eta ESK sindikatuek deitu dute mobilizazioa Martxoaren 3ko elkartearekin batera. Gazte Blokea, Bloke Sozialista eta Jardun Koordinadorak deitutako blokea gehitu zaizkio manifestazioari.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!