Bi gizonezko atxilotu zituzten atzo genero-indarkeriagatik Gasteizen
Atzo, osteguna, 90 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen, Judimendi auzoko etxebizitza batean, familia-eztabaida batean emazteari mehatxu egin ostean.
Egun horretan bertan 31 urteko beste gizonezko bat ere atxilotu zuten, Andaluzia kalean, ibilgailu baten barruan bikotekide ohiari eraso egiteagatik. Erasotuak zauriak izan zituen buruan eta ospitalean artatu behar izan zuten.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!