Beste indarkeria matxista kasu bat Gasteizen, asteartean
23 urteko gazte bat atxilotu zuten asteartean Gasteizen genero-indarkeriagatik. Joan den asteburuan lau atxilotu izan dira arrazoi beragatik.
23 urteko gazte bat atxilotu zuten asteartean genero-indarkeriagatik: emakume bati eraso egin zion Adriano VI.a kalean.
Joan den igandean gizonezko bat atxilotu zuten Arana auzoko etxebizitza batean bikotekideari eraso egitegatik. Ostiralean, beste bi gizonezko atxilotu zituzten arrazoi beragatik. Larunbatean gizonezko batek emakume bati ukituak egin zizkion, kalean. Atxilotu egin zuten hori ere.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!