Beste bi langile kaleratu dituzte Asparrenako Lyrsa-Derichebourg fabrikatik
Enplegua suntsitzen jarraitzen du Asparrenako Lyrsa-Derichebourg enpresak. Azken bi kaleratzeekin 12 dira dagoeneko bederatzi hilabeteko epean kaleratutako langileak. Azaroaren 20ean elkarretaratzea egingo dute Araiako plazan enpresan "inor ez dagoela soberan" aldarrikatzeko.
45 langile zituen urte hasieran Lyrsa-Derichebourg fabrikak. Martxotik azarora, ordea, 12 langile kaleratu ditu Covid-19aren aitzakiapean. Azken bi kaleratzeak aste honetan bertan izan dira.
Derichebourg taldeak korredore atlantiarrean zentro logistiko huts bezala utzi nahi du Asparrenako lantegia. LABen iritziz enpresak pandemia egoera baliatu nahi du bere planak aurrera eramateko, langileek mobilizatzeko izango dituzten mugez jakitun.
LAB eta ELA sindikatuek mobilizazioa burutuko dute azaroaren 20an Araiako plazan, arratsaldeko 19:00etan. Lyrsa-Derichebourg fabrikan “inor ez dagoela soberan” aldarrikatuko dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!