bertxokotik: AI MAIALEN… ZURE BILA GENBILTZAN ORAIN BAINO LEHEN
Horixe pentsatuko zuen agian Joxe Agirrek 2009ko Bertsolari Txapelketa
Nagusiko txapeldun izendatu berriari txapela jarri zionean. Eta horixe
pentsatu genuen 14.500 lagunek ere, eta kanpoan geratu zirenek, eta
telebistaz/irratiz/internetez jarraitu zutenek…
Latza izan zen
igandekoa. Historikoa. Emakume batek lehenbizikoz txapela jantzi
duelako, inoiz izan den finalik jendetsuena izan zelako, herri bat
garelako sentimendu batek, Jon Maiak esan bezala, aho batez eta 8
ahotatik kantatu zuelako. Subidoi latzarekin etxera bueltan denok,
saioa bukatzerakoan.
Hala Bedi ere han izan zen, nola ez:
palkoan infiltratu genituen kide pare bat, auki “arruntetan” beste
batzuk ikusten genituen… eta etxe santu honetan egingo dugu finalaren
aipamenik: Bertxokon asteazkenean 20:00etatik aurrera, eta Zebrabidean
ostiralean 16:30ak inguruan.
Zorionak Maialen!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!